XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez dakit, baiña geu barik seintxuak gabaz dardar egingo dau....

Gau aretan, egunsentia asteko zala, Yoseba jagita, emazteari auxe esan eutsan:
- Mirentxu, jagi zaitez, artu seiña ta joan gaitezen Ejito'ra, Jaunaren aingeru batek ori egitea agindu daust-eta.

Orduan Birjiñak aurtxua biotzaren ondoan estu-estu artuta, eta Yoseba'k erraikiola, urteera abiatu zan.

Lekorera baiño len, aurtxuak asto ta idiari irribarre bana egin eutsen, eta gero irurak urten egin ziran.

Egunsentia egin zanean, Belen'go errixka goizeko laiñoaren artean galdu izan zan.

Alako baten, euren atzetik oiñotsak aditu ziran.

Bildurrak jota, Yoseba'k atzera begiratu eban, eta,
- Aizu, Mirentxu, emen dagoz ostera be esan eutsan.

- Zeintzuk, baiña, Yoseba...?
- Idia ta astoa.

Egia zan.

Idia ta astoa berberak ziran, eta bertaratuta, maitasunez gaiñezka seintxuari begiratu eutsoen.

Orduan Yoseba'k Birjiñari auxe esan eutsan:
- Mirentxu, oneik zerutik bialduta datozkigu.

Eta orduan, seintxua biotzaren ondoan barriro estu-estu besarkaturik, Birjiña astoaren gaiñean jesarri zan, eta atzetik idiak erraikiela, Ejito'rantz abiatu ziran....